Bertsolaritzaren gaineko irratsaioa da Hitza Jolas. Xabier Sukiak gidatuta, bertso ikusgarriak entzuteko plaza. Bertsozaleen bertso bazkaria. Lehengo eta gaurko bertsoaldirik onenak, plazetakoak eta mahai ingurukoak. Txapelketen jarraipen zorrotza, elkarrizketak eta informazio berritua.
Bertso egunean, Gernikako Astran ereindako aleak
2024ko Bertso eguna, Gernikan izan zen. Bertsoak lantzen, jorratzen eta ontzen oholtza gainean Sustrai Colina, Maialen Lujanbio, Saioa Alkaiza eta Etxahun Lekue aritu ziren Aitor Etxebarriazarragaren esanetara. Horrezaz gain, 1998ko negu epelari Lazkao Txikik botatako eta gure artxiboan gordetako bertso batzuk ere berreskuratu ditugu. ...
2/17/2024 • 51 minutes, 11 seconds
Tolosako Atariakoa eta urteko egun berezienak
Tolosan, urtarrilaren 20an San Sebastian egunez Atariaren alde egindako saioko bertsoaldiak hautatu ditugu gaur. Baina, egun bereziz osatutako asteburua izaki, 1994ra egingo dugu atzera; urteko zein jai egun izango ote zuten gustuko bertsolariek? Entzun eta gozatu! ...
2/3/2024 • 53 minutes, 58 seconds

Bilbao Arenan dena prest gaur jokatuko den Bizkaiko Finalerako
Finalaren atarian, azken bi finalaurrekoetako errepasoa egiteko probestuko dugu. Ordu gutxiren buruan argituko da nori jantziko dion txapela, Begoña Iturrizak. Orain 40 urte Bertsozale elkartearen sorreran ibili zen, Santutxuko bertso eskolan. Gure bederatzikoari jarraipena emateko ere probestuko dugu. ...
12/16/2023 • 53 minutes, 46 seconds

Finalaren atarian, Nafarroako finalaurrekoen errepasoa
Gaur arratsaldean jokatuko da Nafarroako Bertsolari Txapelketaren finala. Hori dela eta, saio honetan, Altsasun, Agoitzen eta Lesakan jokatutako hiru finalaurrekoetako bertsoaldiak entzungo ditugu. Gure bederatzikoak ere ez du hutsik egingo. ...
12/2/2023 • 51 minutes, 33 seconds

Xilaba amaitu berri, Bertso-pentsioak ekimena eta Tolosan inklusioa ardatz
Amaitu da jada Xilaba eta amaitu biharamunean Hazparke talde irabazleko Irantzu Idoatek Euskadi Irratian egindako adierazpenak jaso ditugu. Bertsozalea den pentsiodunik ezagutuz gero berriz, interesgarri izan daitekeen ekimen baten berri ere jaso behar dugu: bertso-pentsioak ekimena hain zuzen ere. Inklusioa ardatz hartuta, Tolosan, Harituz bertsozale taldeak eta Hernaniko Rugby taldeak urri amaieran antolatutako "Inklusio bultzada" bertso saioari ere tartea eskaini diogu, gure bederatzikoa ahaztu gabe. ...
11/25/2023 • 57 minutes, 17 seconds
Hitza Jolas (2023/11/25)
Bertsolaritzaren gaineko irratsaioa da "Hitza Jolas". Eneritz Gorrotxategik gidatuta, larunbatero, 14:00etatik aurrera....
11/25/2023 • 57 minutes, 17 seconds
Xilaba amaitu berri, Bertso-pentsioak ekimena eta Tolosan inklusioa ardatz
Amaitu da jada Xilaba eta amaitu biharamunean Hazparke talde irabazleko Irantzu Idoatek Euskadi Irratian egindako adierazpenak jaso ditugu. Bertsozalea den pentsiodunik ezagutuz gero berriz, interesgarri izan daitekeen ekimen baten berri ere jaso behar dugu: bertso-pentsioak ekimena hain zuzen ere. Inklusioa ardatz hartuta, Tolosan, Harituz bertsozale taldeak eta Hernaniko Rugby taldeak urri amaieran antolatutako "Inklusio bultzada" bertso saioari ere tartea eskaini diogu, gure bederatzikoa ahaztu gabe. ...
11/25/2023 • 57 minutes, 17 seconds
Lekeitioko eta Berrizko txapelketakoak eta Xilabako final-erdietako agurrak
Txapelketako gurpilean jarraituko dugu. Taldekako Xilabaren finala izango da asteburu honetan Aiherran, eta horren atariko, Muskildin eta Azkainen jokatutako final-erdietako agur umoretsu eta musikatuak ekarri dizkizuegu. Bizkaiko txapelketari dagokionez berriz, kanporaketa faseko azken saioa eta finalaurrekoetako lehena aletu ditugu. Bederatzikoarekin berriz, Gipuzkoan egingo dugu sartu-irtena. ...
11/18/2023 • 53 minutes, 25 seconds
Lekeitioko eta Berrizko txapelketakoak eta Xilabako final-erdietako agurrak
Txapelketako gurpilean jarraituko dugu. Taldekako Xilabaren finala izango da asteburu honetan Aiherran, eta horren atariko, Muskildin eta Azkainen jokatutako final-erdietako agur umoretsu eta musikatuak ekarri dizkizuegu. Bizkaiko txapelketari dagokionez berriz, kanporaketa faseko azken saioa eta finalaurrekoetako lehena aletu ditugu. Bederatzikoarekin berriz, Gipuzkoan egingo dugu sartu-irtena....
11/18/2023 • 53 minutes, 25 seconds
Txapelketa kutsutik at, Odietako bertso-saio musikatua
Nafarroako Odietan, San Urbanoko baselizaren atarian, eguzki goxotan Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio eta Julio Sotok osatutako bertso saio musikatuaz gozatzea proposatu nahi dizugu. Parajeak ematen duen patxadaz gozatuko dugu. Gure bederatzikoak ere ez du hutsik egingo. ...
11/11/2023 • 54 minutes, 13 seconds

Bizkaiko txapelketako bi kanporaketa eta bertsolari gazteen BBK sariketa
Finalaurrekoetan murgiltzear da Bizkaiko bertsolari txapelketa eta hori dela eta, Erandioko eta Igorreko kanporaketa saioetako bertsoak hautatu ditugu gaur. Nafarroan ere final-aurrekoei ekitear dira. Arabako kanporaketa fasea amaitu da eta Taldekako Xilaban berriz, bigarren eta azken finalerdia larunbatez jokatuko da. Gure bederatzikoa non dabilen ba al dakizu? ...
11/4/2023 • 51 minutes, 26 seconds

Vianako, Uharteko, Gernikako eta Arrigorriagako txapelketetakoak
Taldekako Xilaba, Bizkaikoa zein Nafarroako txapelketak aurrera doaz eta Arabakoa ere hasi da lehen pausuak ematen. Saio honetan Vianako eta Uharteko final-laurdenetako bertsoaldiak, eta Gernikan zein Arrigorriagan jokatutako kanporaketa saioetakoak bildu ditugu. Taldekako Xilabako ligaxkako azken saioko agurrak ere bai; jauzika ibiltzeko prest?...
10/28/2023 • 1 hour, 6 minutes, 24 seconds

Iurretako bertso bilduma eta hiru txapelketetatik, Iruritako saioa
Iurretan, San Migel jaietan izandako saioko bertsoaldiak entzungo ditugu saio honetan. Txapelketei ere errepasoa egingo diegu; Xilabako agur umoretsuak, Bizkaikoaren aipamena eta Nafarroako Txapelketari hasiera eman zion Iruritakoa ere izango ditugu. Gure bederatzikoaren sokak ere badu jarraipena. Ba al dakizu nodik iritsiko zaigun? ...
10/21/2023 • 1 hour, 15 minutes, 48 seconds

Bilboko Zorrotza auzokoak eta Lazkaoko Areriakoak
Bilbo grisean bertsoak Zorrotzako inguruak hartu zituen; auzoaz zekitenaren berri galdetuz hasi zuten bertso-saioa. Lazkaoko Arerian berriz, San Migeletako bertso-saioa izan zuten. Hango aleak ere hautatu ditugu. Bizkaitik Gipuzkoara, Soraluzera sartu da bederatzikoa. Nora joango ote da gure soka? ...
10/14/2023 • 56 minutes, 44 seconds

Lezoko eta Oñatiko jaietako bertso-saioak, bederatzikoa eta txapelketak
Oñatin zein Lezon, jaietako bertso saioak izan dituzte eta bietako bertsoaldiak hautatu ditugu saio honetarako. Jaialdiez gain baina, udazkeneko bertsolari txapelketei ere luztu diegu begirada; umore kutsu betean hasi den taldekako Xilabari, Bizkaikoari edota hastear den Nafarroakoari. Gure bederatzikoa Bizkaia aldean da; entzun nahi al duzu?...
10/7/2023 • 1 hour, 9 minutes, 21 seconds

Donostiako Trinitatekoak, Iruñeako Enmusikadasekoak eta Xilabako lagin bat
Irailaren 9an egin zen Iruñean, Enmusikadas jaialdiko bertso-saioa, feminismoa ardatz hartuta. Donostiako Trinitate plazan berriz, egun berean Euskal Jaietako bertso-saioa ere izan zen. Jaialdiez gain, hasi da aurtengo taldekako Xilaba eta bertako lagin txiki bat ere ekarri nahi izan dugu. Gure bederatzikoari esker baina, Bizkaian ere izango gara. Ba al dakizu nori dagokion katea osatzea? ...
9/30/2023 • 1 hour, 1 minute, 12 seconds

Nafarroako txapelketa, Muezko saioa eta Eibarko Arrate auzoko bertso-saioa
Aurrekoan Bizkaikoaren eta Xilabaren xehetasunak eskainita, aste honetan Nafarrokoari egin diogu tartetxo bat. Nafarroan bertan, Gesalatz bailarako kiroldegian, Muezen jasotako bertsoaldiak eta Eibarko Arrate auzoko festetako bertso-saioko aleak ere hautatu ditugu. Bederatzikoaren sokak ere luzatzen jarraitzen du. ...
9/23/2023 • 51 minutes, 4 seconds
Nafarroako txapelketa, Muezko saioa eta Eibarko Arrate auzoko bertso-saioa
Aurrekoan Bizkaikoaren eta Xilabaren xehetasunak eskainita, aste honetan Nafarrokoari egin diogu tartetxo bat. Nafarroan bertan, Gesalatz bailarako kiroldegian, Muezen jasotako bertsoaldiak eta Eibarko Arrate auzoko festetako bertso-saioko aleak ere hautatu ditugu. Bederatzikoaren sokak ere luzatzen jarraitzen du....
9/23/2023 • 51 minutes, 4 seconds
Bizkaiko txapelketa, taldekako Xilaba eta Mirari Martiarena, HHko aurkezlea
Irailaren 22an hasiko da taldekako Xilaba txapelketa, Urriaren 1ean Bizkaiko bertsolari Txapelketa eta aurkeztear dira Nafarroakoa ere. Txapelketen denboraldi atarian, Hitzetik Hortzera saioak ere denboraldi berriari ekingo dio, aurkezle berriarekin; Mirari Martiarenarekin. Harekin solasean aritzeko tartea ere hartu dugu. Plentziako saiotik hautatu ditugu bertsoaldi batzuk eta gure bederatzikoa ere berreskuratu dugu. ...
9/16/2023 • 52 minutes, 50 seconds

San Juan sua piztu aurrekoak, Adin-adin programa eta tourra
Andoainen, Asteasun, Santutxun eta Azkoitian ibiliko gara; Tourra hasi aurreko eta San Juan sua piztu aurreko saioetako bertsoaldiak ditugu, gogoeta ezberdinak sortaraziko dizkigutena. Bestalde, adinekoen egoitzetan gauzatzen den Adin-adin programa ezagutu dugu, Azkoitiako egoitzako monitore baten bitartez. Gure bederatzikoa berriz, Boisetik bertatik jaso dugu. Entzun nahi al duzu? ...
7/16/2023 • 55 minutes, 33 seconds

Garai bateko bizikleta kontuak, Eider Perezen agurra eta Zarauzko bertsoak
1993ko Tourra hasi bezperan, Asteasuko plazan izandako saio bateko bertsoaldia ekarri nahi izan dugu, baita 1995eko San Joanetan Legazpiko Telleriarten egindakoa ere. Eider Perez azken bost urteetan Hitzetik Hortzerako aurkezle izan denarekin solasean aritu gara eta 5 urteko ibilbidea poesia batekin laburbildu nahi izan du. Zarauzko Emakumeen Etxeko bertsoaldi batzuk ere ekarri dizkizuegu. Bederatzikoa Gorrititik nora joango ote zaigu orain? Entzun!...
7/1/2023 • 54 minutes, 59 seconds

Hastear da herriz herriko festa garaia; Anoetan eta Ereñotzun izan gara
Euskal Herrian, bata bestearen atzetik iritsiko da herri eta auzoetako jaien txanda. Guk ibilbideari Anoetan eta Hernaniko Ereñotzu auzoan ekin diogu. Bateko eta besteko bertsoaldiak hautatu ditugu; beroa, bertso-saioaren lekua, kuadrilako kontuak eta atzerrikoak ere jasoko ditugu, gaurkotasunari begiratu eta hauteskundeak hizpide hartuta. Bederatzikoak ere jauzika jarraitzen du. Erronkaritik Lazkaora iritsi zen eta orain, jakin nahi al duzu nora bidali duten?...
6/24/2023 • 51 minutes, 1 second

Uda atarian, Itsasondoko frontoikoak eta Muxikako jaietako bertsoaldiak
Gipuzkoako Goierrin, Itsasondo herrian ekainaren 9an izandako bertso saioko aleak eta Muxikan, herriko jaiak zirela eta egin zen bertso saiokoak ere hartu ditugu. Batean zein bestean, nabari da uda sasoia ate-joka dugula. Gure bederatzikoa ere puntarik punta dabil. Ba al dakizu Erronkaritik nora bideratu duten?...
6/17/2023 • 42 minutes, 27 seconds

Iparraldeko, Bizkaiko eta Euskal Herriko eskolarteko finalak
"Oinak buruan" goiburupean, Iparraldeko eta Bizkaiko eskolarteko txapelketetako finaleko bertsoaldiak hartu ditugu saio honetan. Behin lurraldeetako final guztiak amaituta, Iurretan jokatutako Euskal Herriko eskolarteko finaleko bertsoaldien hautaketa bat ere entzun zenezake. Gure bederatzikoa berriz, Erronkarira iritsi dela ere sumatuko duzu. Entzun!...
6/10/2023 • 53 minutes, 59 seconds

Oñatin jokatu zen Hirugarren Señora sariko finala. Bi kanporaketetan txartela lortutako sei bertsolari aritu ziren finalean kantari. Gaurkotasun beteko gaiak, umore kutsukoak, binaka edo modu kolaboratiboan egindakoak, denetarik izan zen Oñatin. Baita bertso-jarriak ere. Hautatutako bertsoaldi horiez gain, gure bederatzikoari ere tartetxoa egingo diogu. Jakin nahi al duzu nondik nora egin duen? ...

6/3/2023 • 52 minutes, 15 seconds
Bertso-menua: Iturramako institutuko aleak eta Leitzako mingaina saltsan
Bertso-gose denari erantzuteko moduko menua prestatu dugu saio honetan: Iruñeako Iturrama institutuan hiru bertsolarik eskainitako saioa, eta Leitzan jokatutako Mingaine Saltsan bigarren edizioko finaleko bertsoaldiak. Postre gisara, gure bederatzikoa ere izan zenezakete. Bertsoen eltzea bor-borka dugu. Ia bada gustuko menua prestatu dizuegun.
...
5/27/2023 • 54 minutes, 39 seconds

Lasarteko tradizioak eta Erratzuko Señorak
Lasarten udaberriko bertso saioa "Tradizioari traizio" izenez osatu zuten hitz jokoa gogoetarako baliatuz. Erratzuko elkartean berriz, 3. Señora sariketako bigarren kanporaketa jokatu zen, ohi bezala umore kutsu handiz eta aldarrikeapenak uzatartuz. Bi saioetako bertsoaldiak hartu ditugu. Gure bederatzikoak ere ez du hutsik egin; jakin nahi al duzu zer erantzun dion Ane Zuazubiskarrek Iñaki Muruaren puntuari? ...
5/20/2023 • 53 minutes, 53 seconds

3. Señora sariketako lehen kanporaketa eta Nafarroako Eskolarteko finala
Bilboko Biran izan zen Señora sariketaren hirugarren edizioko lehen kanporaketa, ohiko umore kutsu, aldarrikapen eta alaitasunez. Nafarroako Eskolarteko finaleko aleak ere ekarri nahi izan ditugu. Ikasle giroan murgildutako bertsoaldi musikatu bat ere erantsi nahi izan dugu. Gure bederatzikoak ere ez du etenik. Jakin nahi al duzu Iñaki Muruak nori luzatu dion puntua? ...
5/13/2023 • 51 minutes, 47 seconds

Zapia eta arkatza hartuta, hitzak aireratzeko prest
Orain arte Zapidun izandako lau bertsolariak batu zituzten Zaldibian. Saio hartako bertsoaldiez gain, Zornotzan, Durangaldea uztabarritzen ekimenak antolatutako bertso saio tematikoko aleak ere hautatu ditugu: literatura eta idazleak izan zituzte abiapuntu. Ez dugu ahaztu noski gure bederatzikoa. Jakin nahi al duzu Xebastian Lizasok nola erantzun dion Olatz Arrietaren puntuari? ...
5/6/2023 • 51 minutes, 41 seconds

Gipuzkoako Eskolarteko finala eta Biriatuko ikastolaren aldeko saioa
Lasturren, 2023ko apirilaren 21ean jokatu zen Gipuzkoako Eskolarteko finala. June Aiestaran izan zen txapelduna. Martxo amaieran, Biriatuko ikastolaren alde, eliza bete jende egin zen bertso saiotik ere hautatu ditugu bertsoaldi batzuk. Añorga aldean zebilen bederatzikoa berriz, ba al dakizu nora joan zaigun?...
4/29/2023 • 54 minutes, 21 seconds

Osinalde Sariketaren 51garren edizioa jokatu berri da Gabirian. Oihana Arana, Irati Alcantarilla, Lander Arizmendi, Unai Izagirre, Xabat Illarregi eta Aner Peritz aritu ziren kantuan, afal-osteko formatuan eta elkartea bete jende zela. Ordizian, Zaldibian eta Gabiriako Aztiri auzoan jokatutako kanporaketetan lortu zituzten finalerako txartelak. Alcantarilla izan zen garaile eta bertsorik onenaren eta bigarrenaren saria Aner Peritzentzat izan ziren. Bertsoaldiak eta bertsolarien adierazpenak ere jaso ditugu, Gure bederatzikoa, Erratz bertso eskolakoen artean da. Nora joango ote da orain? ...

4/22/2023 • 48 minutes, 24 seconds
Mendaroko mendi-kutsukoak eta Legorretan, tabuen kutxatik oholtzara atereak
Alde batetik, Mendaron, martxoaren 17an izandako bertso saioko aleak hartu ditugu; mendi eta kirol kutsuko bertsoaldiak tartean. Eta bestetik, Legorretan, martxoaren 19an Izan Itturi kolektiboaren eskutik antolatutako "Tabuen kutxatik oholtzara" izeneko bertso saio musikatu eta solidarioan kantatutakoak ere ekarri ditugu; lekukotza ezberdinak izan zituzten bertsotarako abiapuntu. Gure bederatzikoa ba al dakizu nondik nora dabilen? Entzun nahi baduzu, geratu gurekin....
4/1/2023 • 57 minutes

Emakumeen bizitzako etapa ezberdinak, gordetakoak bistaratuz eta umorez
Usurbilgo Emakumeen Etxearen irekiera zela eta, Usurbilgo parekidetasun sailak antolatutako bertso-bazkariko bertsoaldiak eta Diman Andraizea taldeak antolatuta "Ez da kasualitatea" formatuan izandako bertso-saio musikatuko aleak berreskuratu ditugu gaurko saiorako. batetik bestera ibiliko gara, gure bederatzikoa bezala. Ba al dakizu nondik nora ote dabilen?...
3/25/2023 • 52 minutes, 35 seconds

Ekialdetik mendebaldera; Senperetik Elorriora, urratsak zubi Palestinaraino
Senperen, Larreko gelan batu zituzten 2022ko Bertsolari Txapelketa nagusiko finalistak. Aurtengo Herri urrats, maiatzaren 14an izango da "urratsak zubi" goiburupean eta hori dela eta antolatu zuten bertso saioa. Elorrion berriz, UNRWA gobernuz kanpoko erakundeak antolatutako bertso saio izan zen, Emakume palestinarren errealitateari erreparatzeko. Onintza Enbeita, Nerea Ibarzabal eta Iruri Altzerreka aritu ziren kantuan. Gure bederatzikoa ere badugu. Entzun nahi al duzu? ...
3/18/2023 • 55 minutes, 33 seconds

Laudioko Bertsozientzia eta Etxarri Aranazko urteroko saioa
Zientzia izan zuen ardatz Laudioko Aiaraldea Ekintzen Faktorian egindako Bertsozientzia ekimenak. "Jakinduriak mundue erreko dau" izenburupean antolatu zuten saioan, zientzia eta bertsoa uztartu zituzten; guk hango bertsoaldiak ekarri dizkizuegu. Baita Etxarri Aranatzen, Otsail hasieran egindako urteroko bertso saiokoak ere. Gure bederatzikoak ere ez du hutsik egingo. Entzun nahi al duzu? ...
3/11/2023 • 51 minutes, 48 seconds

Bertsoaroan Iruñean, Biltxokon Baionan eta batetik bestera, "Harizko zubia"
Otsail hasieran, Nafarroako Antzerki eskolan Bertsoaroa dela eta izan zen bertso saiotik egin dugu aukeraketa. Saio horren biharamunean, Baionako Biltxokon izandakotik ere ekarri dizkizuegu ale batzuk. Batetik besterako bidea, "Harizko zubiak" Jon Sarasuaren liburuaren konpainian egin genezake... Gure bederatzikoa ere ez dugu ahaztu! ...
3/4/2023 • 54 minutes, 56 seconds

Donostia inguruan, ama-lurra esnatuz eta energia burujabetzaz mintzatuz
Pasai Donibaneko Juanba Berasategi aretoan, Santa Ageda bezperan egindako bertso-saioko bertsoaldiak berreskuratu ditugu. Kopla-kantari eta makilarekin lurra esnatuz aritzeaz gain, Añorgan bezperan egindako saioko bertsoaldi batzuk ere hautatu ditugu. Ea bada, umorearen berotasunarekin denbora-tarte atsegin bat pasatzeko adina osatzen dugun. gure bederatzikoa ere Donostia aldean dabil. Nora joango ote da orain?...
2/25/2023 • 54 minutes, 13 seconds

Zuri-beltzeko garaietako altxorrak, inauteri eta umore kutsuz
Futbolaren eraginak emango digu bertsotarako gaia. Euskalduna futbol taldearen mendeurrena dela eta bertso derbia antolatu zuten, lehen pausuak gogoratuz. Urte batzuetan aurrera eginda, 1958an, Parisen egingo dugu beste geldialdia; Xalbador, Mattin, Uztapide eta Basarri entzungo ditugu kantuan; Frantziako webgune batean entzungai jarri dituzten audioak dira eta tesi baterako bidea ere eman dutel akontatuko dizuegu. 1994ko Lekeitioko inauterietako bertsoaldi bat edota Azpeitiako bertso-egunean Zulo-Zabal Elkartean entzundakoak ere batu ditugu gure bederatzikoarekin batera....
2/18/2023 • 54 minutes, 15 seconds

Bertso eguneko menu osotik, zizka-mizka batzuk. Dastaketa egiteko prest?
Urtarrilaren 28an Azpeitian ospatu zen 2023ko bertso eguna. Goizetik hasita, bertso-poteoaren formatua berreskuratu zuten eta ondoren, bost elkartetan egin ziztuzten bertso-bazkari antolatuak. Batzuetan saio librean, besteetan gaiak jarrita edota saio musikariak ere izan ziren. Denetariko bertsoaldiak, denetariko zaleentzat. Gaur, horietan entzundako hainbat ale berreskuratu ditugu. Ia bertso-bazkaria bezain atsegin egiten zaizuen, gaurko bazkal-ostea. ...
2/11/2023 • 47 minutes, 46 seconds

Kanpoko hotzari, atariko giro goxoarekin egingo diogu aurre
Txirrinik eta aldabarik jo gabe sartuko gara Tolosako Leidor Antzokian. Atariak antolatutako urteroko bertso saioko aleak bildu ditugu, uzta oparoa jasoz eta zuentzako egin dugu hautaketa. Umorez eta giro onean osatu zuten saioa, era guztietako gaiak jorratuz. Donostia aldean dabilen gure bederatzikoa ere entzun ahal izango duzu....
2/4/2023 • 51 minutes, 51 seconds

Ondarru sorioneku, Getari jostari eta Azpeitiara sartu-irten txikia
Ondarroan, urtarrilaren seigarrenean egindako bertso saioa eta Getaraiko Balentziaga museoan urtarrilaren 15 garrenean izandakoa izango ditugu ardatz. Bietan ere txapelketaren ondorena eta umorerako joera nabaritu ahal izango dugu. Azpeitian ospatzen ari diren bertso egunean izango denaren berri ere jaso dugu. Eta gure bederatzikoak ere ez du hutsik egingo. Entzun nahi al duzu?...
1/28/2023 • 53 minutes, 55 seconds

Elur giroan memoria astinduko dugu Amurrioko eta Orioko umoreari eutsiz
Elurrak eman digu hizpidea azken egunetan eta bertsotan behin baino gehiagotan atera izan da gaia. Bada 1997ko urtarrilaren 4ko saio batean topatu dugu horren adibidea. 2023ko urtarrilaren 4ko Amurrioko saioa edota joan den abenduan Orion egindakoa ere aletuko ditugu. Zestoan ere egingo dugu geldialdia, memorian gorde beharrekoak paperean gode dituenarekin solasean aritzeko; horrek aitzakia eman digu Lazkao Txikik sehaskari kantatutakoak berritzeko, gure bederatzikoa ahaztu gabe noski....
1/21/2023 • 51 minutes, 13 seconds

Ordiziako bertsoaldiak, finaleko osagaiekin eta Majori kiroldegian egosiak
Ordiziako Argi Berri Elkarteak eta Goierriko Bertsozale elkarteak elkarlanean prestatu zuten abenduaren 30ean Ordiziako Majori kiroldegian izandako bertso-saioa. "Goierriko Bertso eskolak 40 urte" lelopean, Amaia Agirre izan zen gaiak jartzeaz arduratu zena. Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako zortzi finalistetatik zapzi aritu ziren, Julio Sotok ordezkatu baitzuen Beñat Gaztelumendi. Presente izan zen noski Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finala; gaurkotasun gaiak, umorerako eta jolaserako aukera. Entzun! ...
1/7/2023 • 52 minutes, 19 seconds

Txapelaren ondorengoak, bertsoz osatuak
Maialen Lujanbiok hirugarren txapela jantzi eta ordu batzuetara egin zigun bisita Euskadi Irratiko estudioetara. Bertan esandakoak bildu ditugu, finaleko hainbat bertsoaldi berreskuratuz....
12/24/2022 • 55 minutes, 33 seconds

Finalaren atariko sentipen, asmo, saiakera eta finalaurrekoetako ale batzuk
Iruñeara begira jarriko gara, igandean jokatuko baita Iruñeako Nafarroa Arenan 2022ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala. Zortzi finalistek aste honetan azaldu dituzte euren sentsazio, gogo eta asmoak eta horiek jasoko ditugu. Finalaurrekoetan eurek botatako bertsoaldiak ere berreskuratuko dugu. gure bederatzikoak ere ez du hutsik egingo! ...
12/17/2022 • 55 minutes, 30 seconds
Finalaren atariko sentipen, asmo, saiakera eta finalaurrekoetako ale batzuk
Iruñeara begira jarriko gara, igandean jokatuko baita Iruñeako Nafarroa Arenan 2022ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala. Zortzi finalistek aste honetan azaldu dituzte euren sentsazio, gogo eta asmoak eta horiek jasoko ditugu. Finalaurrekoetan eurek botatako bertsoaldiak ere berreskuratuko dugu. gure bederatzikoak ere ez du hutsik egingo!...
12/17/2022 • 55 minutes, 30 seconds
Zortzikoa argitu aurreko azken bertsoaldiak; Bilboko Bizkaia pilotalekukoak
Argitu da dagoeneko irailean geneukan zalantza: nortzuk osatuko ote dute 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko oholtza? Zortzikoaz gain ordea Euskadi Irratiko mikrofonoek kontu gehiago ere bildu zituzte Bizkaia pilotalekuan. Gure bederatzikoarekin batera beraz, azken finalaurrekoko bertsoaldiekin batera. Entzun nahi al dituzu? ...
12/10/2022 • 55 minutes, 23 seconds
Zortzikoa argitu aurreko azken bertsoaldiak; Bilboko Bizkaia pilotalekukoak
Argitu da dagoeneko irailean geneukan zalantza: nortzuk osatuko ote dute 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko oholtza? Zortzikoaz gain ordea Euskadi Irratiko mikrofonoek kontu gehiago ere bildu zituzte Bizkaia pilotalekuan. Gure bederatzikoarekin batera beraz, azken finalaurrekoko bertsoaldiekin batera. Entzun nahi al dituzu?...
12/10/2022 • 55 minutes, 23 seconds
Baionako finalaurrekoa, Laugako kontutxoak eta Museoak bertsotan
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa nagusia azken txanpan murgiltzera doa. Baionan, azaroaren 26an jokatutako finalaurrekoko bertsoaldiak hautatu ditugu; bertatik bertara ezagutu zuen Euskadi Irratiko mikrofono gorriak epailetzako kontuak. Eta euskararen eguna dela eta, bertsolariak museoetan gidari lanetan jarriko dituztela ere kontatuko dizuegu. ...
12/3/2022 • 52 minutes, 8 seconds

Amurriokoak, finalari begirako kontuak eta bertsularitzaren izendapena
Amurrion jokatutako finalaurrekoan entzundako bertsoaldiak hartu ditugu gaurko saioan, baina ez hori bakarrik; Bañueta kiroldegian iritziak biltzen ere aritu baitzen Euskadi Irratia. Aste honetako beste bi kontu ere jorratu ditugu: Irratiaren urteurrenaren aitzakian Iruñeatik egindako saioan, Nafarroa Arenara gerturatzeko aukera izan zuten. Jakin nahi al duzu nola antolatuko den abenduaren 18ko finala? Kontuan izateko hainbat gauza kontatu zizkiguten. Bestalde Frantziako kultura ministerioak bertsularitza kultura-ondare inmaterialaren katalogoan sartu duela ere kontatuko dizuegu....
11/26/2022 • 53 minutes, 34 seconds

2022ko Txapel-jartzailearekin izandako solasa eta Landakoko bertsoaldiak
Aste honetan jakin dugu Iñaki Muruak jantziko diola txapela 2022ko bertsolari txapelketan puntu gehien batzen dituenari. Albistea jakin bezain pronto berarekin izandako solasaldia entzungo dugu. Durangoko Landakon laugarren finalaurrekoan entzundako bertsoaldiak ere berreskuratuko ditugu. Gure bederatzikoa Getarian da orain! ...
11/19/2022 • 53 minutes, 20 seconds

Irungoak, finalerdietako hirugarrengoak
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko hirugarren finalaurrekoa, Irungo Ficoban jokatu zen, azaroaren 5ean. Han entzundako bertsoaldiak berreskuratu ditugu. Gure bederatzikoak ere ez du etenik. Ba al dakizu Gasteiztik nora bidali duen puntua Eukene de los Aires-ek?...
11/12/2022 • 53 minutes, 46 seconds

Donibane Garazikoak, aletuta
Bertsolari Txapelketa Nagusiko bigarren finalaurrekoa jokatu zen urriaren 29an Donibane Garazin. Bertan entzundako bertsoaldiak hartu ditugu patxadaz entzuteko. Gure bederatzikoa berriz, Gasteizen dabil. Entzun! ...
11/5/2022 • 51 minutes, 18 seconds
Donibane Garazikoak, aletuta
Bertsolari Txapelketa Nagusiko bigarren finalaurrekoa jokatu zen urriaren 29an Donibane Garazin. Bertan entzundako bertsoaldiak hartu ditugu patxadaz entzuteko. Gure bederatzikoa berriz, Gasteizen dabil. Entzun!...
11/5/2022 • 51 minutes, 18 seconds
Bigarren faseko lehena, Elizondokoa
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa bigarren fasean murgildu da jada. Elizondon jokatu zen lehen finalerdietako saioari errepasoa egiteko tartea hartu dugu gaur bertan entzundako hainbat bertsoaldi berreskuratuz. Gure bederatzikoa berriz, ba al dakizu nondik nora dabilen? ...
10/29/2022 • 55 minutes, 45 seconds

Txapelaren atariko zapia eta inurrien jarduna
Zenbakien jiran ibiliko garela esan genezake: Zaldibiako zubiburu elkartean ospatu zen udazkeneko V. Zapi-janztea eta bertako bertsoaldi batzuk hautatu ditugu. Zapitik txapelerako jauzia eginda, #Hamargarrena zer den ere ezagutuko dugu lehen eskutik. Inurriak berriz badakizue taldean lan egiten dutela eta lan neketsuan jarduten dutela; bada Izan Inurrik Ordizian antolatutako bertso-saioan entzundako ale batzuk ere ekarri ditugu. Hori guztia, gure bederatzikoa ahaztu gabe, noski. ...
10/22/2022 • 55 minutes, 10 seconds

Lehenengo faseko azken bi saioetako aleak: Donostiakoak eta Lizarrakoak
2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehen fasea amaitu da jada. Erabakita geratu da finalaurrekoei ekingo dien 24 bertsolariko taldea nortzuk osatuko duten. Aurrera egin aurretik, Donostiako Victoria Eugenian eta Lizarrako Los Llanos aretoan entzundako bertsoaldiak berreskuratuko ditugu. Horrezaz gain, ba al dakizu zer den #HAMARGARRENA Podkast-a? Saio honetan kontatuko dizugu eta nola ez, gure bederatzikoak ere ez du hutsik egingo....
10/15/2022 • 55 minutes, 3 seconds

Gotaine-Irabarneko eta Gasteizko saioen errepasoa
Bertsolari Txapelketa Nagusia aurrera doa; lehenengo faseko azken bi saioen atarian, Gotaine-Irabarneko eta Gasteizko saioetako bertsoaldiak berreskuratu nahi ditugu. Txapelketaren molde zurrunak, umorerako tartea ere eskaintzen du eta horiek eskaintzen saiatuko gara. Bederatzikoak ere ez digu hutsik egingo....
10/8/2022 • 54 minutes, 50 seconds

Getxo eta Arrasateko lehen bertsoaldiak
Hasi da jada Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia. Getxoko eta Arrasateko lehen saioak pasata, hauen errepasotxoa egiteko tartea hartu dugu. Gure bederatzikoa ahaztu gabe noski! Nondik nora ote doa?...
10/1/2022 • 51 minutes, 14 seconds

Osinalde: mende erdi gazteen plaza izaten
Irailaren 17an Gabirian batu ziren Osinalde sariketan parte hartutako bertsolari asko eta asko. 50 urteotako ibilbidea errepasatu zuten, bapateko saio eta bertso jarriekin osatuz. Bertsoaldietan sumatuko da hango giroa eta emozio sorta. Hastear den bertsolari txapelketari ere aipamena egin diogu, pixkanaka oholtza gainean antzemango den aldaketa bat abiapuntutzat hartuta....
9/24/2022 • 55 minutes

Osinalde sariketak 50 urte eta Asteasuko zein Getxoko bertsoaldi batzuk
Denboraldi berriari ekiteko belaunaldi arteko nahasketa izan dugu ardatz. Bertsolari gazteen Osinalde sariketak 50 urte egin dituela eta gaur herrian prestatu duten egitarauaren berri eman digu Jokin Muruak. Udako bertso-plazetan entzundako bertsoaldi batzuk ere berreskuratu nahi izan ditugu: Asteasun ekainaren amaieran izandako saiotik, edota Getxoko Muxikebarrin izandako Bertso Saio Mundialetik. Txomin Garmendia zendu berriari ere aipamentxoa egin nahi izan diogu....
9/17/2022 • 52 minutes, 54 seconds

Xilabako eta Bizkaiko finaleko errepasoa
Getxon irailaren 24an hasiko da Bertsolari Txapelketa Nagusiaren ibilbidea. Bertsolariak prestaketan buru-belarri ariko diren honetan, guk Xilabako finaleko bertsoak eta Bizkaiko finalekoak berreskuratu nahi izan ditugu. ...
9/9/2022 • 55 minutes, 3 seconds
Xilabako eta Bizkaiko finaleko errepasoa
Getxon irailaren 24an hasiko da Bertsolari Txapelketa Nagusiaren ibilbidea. Bertsolariak prestaketan buru-belarri ariko diren honetan, guk Xilabako finaleko bertsoak eta Bizkaiko finalekoak berreskuratu nahi izan ditugu....
9/9/2022 • 55 minutes, 3 seconds
Arabako bertsolari txapelketako finalaren errepasoa
Udazkena ate-joka dugun honetan, eta bertsolariak Txapelketa Nagusia prestatzen ari diren honetan, Arabako azken bertsolari txapelketako finaleko bertsoaldiak berreskuratu nahi izan ditugu. ...
9/3/2022 • 52 minutes, 9 seconds

II.Señora sariketaren finalaren errepasoa
2022an bigarrenez egin da Señora sariketa. Leitzan jokatu zen finalaren errepasoa egin nahi izan dugu saio honetan. Bapateko bertsoak zein bertso jarriak entzungo dituzu, Kataluniatik lehenengoz etorri ziren glosadorak entzuteko aukera ere izango dugu honako saio honetan. Entzun! ...
8/27/2022 • 53 minutes, 16 seconds

Eskolarteko finalak: Gipuzkoa, Nafarroa eta Arabakoak.
Ikasturtean zehar "Oinak buruan" eskolarteko lurraldekako txapelketak jokatu dira. Hona hemen Gipuzkoako finalekoak, Nafarroko finalekoak eta Arabako finaleko bertso hautatu batzuk. ...
8/20/2022 • 54 minutes, 42 seconds

Minbizia eta bizimina, saio musikatua
Izan Inurri elkarteak antolatuta, Errenteriako Niessen aretoan izandako bertso-saio mamitsu, hunkigarri eta umoretsuko bertsoaldiak hautatu ditugu gaurko saiorako. Gai gordinek umorearen betaurrekoak jantzita badute komikotik ere. Edo ez? ...
8/13/2022 • 48 minutes, 58 seconds

Bira-biraka
Bilboko Biran, kolore gorria ardatz hartuta osatutako bertsoaldiekin ekingo diogu, baina Donostiako kale-izendegiari errepasoa ere egingo diogu. Ekialderago joz, Barkoxeko koblakariaren berri ere jasoko dugu. Jauzika jauzika beraz, Euskal Herriari bira emango diogu. ...
8/6/2022 • 49 minutes, 15 seconds

Jolaserako gogotsu
Hitzak izaten ditugu guk jolaserako bide baina jolas gehiago ere egiten dituzte bertsolariek. Lezoko Gezalaga aretoko bertso-saio batean, Iruñeako Katrakaken izandako beste batean eta Zornotzako beste batean ere izango gara gaur. Jolasaren aitzakian, gauza asko jakiteko bidea egingo dugu. Gurekin etorri nahi al zenuke? ...
7/30/2022 • 51 minutes, 52 seconds

Izpurako bertso eguna eta Erniarraitz sariketa
Izpuran (Baxe Nafarroan) ospatu zen 2022ko bertso eguna. Egun hartako saioko bertsoaldiak eta Martxoan, Azpeitian jokatutako Erniarraitz txapelketaren 11garren edizioak ere jaso ditugu saio honetan. ...
7/23/2022 • 53 minutes, 10 seconds

Emakume artistak
Hitzekin jolas egiteaz gain, badira hitzekin artea egiten dutenak ere. Getxoko Muxikebarri aretoan, "Ez da Kasualitatea" formatuan egindako saiokoak eta Donostiako San Telmo museoan, "Baginen bagara" erakusketa zela eta antolatu zen bertso-saioko jolasak bildu ditugu saio honetan. Ea gustuko zaizkizun!...
7/16/2022 • 50 minutes, 45 seconds

Zestoa: Uztapideren abaroan, txapeldunen jarduna
Zestoan, Uztapide nor zen gogoratu eta belaunaldi berriei erakusteko "Uztapide plazara" izeneko astea osatu zuten. Pako Aristiren liburua aurkeztu zuten beste hamaika ekimenekin batera. Amaiera gisa baina, bizirik dauden Euskal Herriko txapeldunekin osatu zuten bertso-saioko bertsoaldiak hautatu ditugu. Bapateko jarduna zein bertso jarriena uztartu zituztela ohartuko zara. Ea guk hautaketa egiten beste gozatzen duzuen. ...
7/9/2022 • 48 minutes, 43 seconds

Euskal Herriko Eskolarteko txapelketako finala
Ekainaren 18an, Iurretako Kepa Arroitajauregi pilotalekuan, sekulako bero sapa zela jokatu zen "Oinak buruan" Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren finala. Irantzu Idoate izan zen txapeldun. Saio hartako bertsoaldiak entzungo ditugu eta denboraldiko azken bederatzikoa ere jasoko dugu. Nondik nora egingo ote du uda aurreko azken jauzian? Entzun! ...
7/2/2022 • 50 minutes, 15 seconds

Bigarren Señora sariketako finala
Suaren argitan sorginak izan ohi dira gogoan. Gurean bada, bigarren Señora Sariketako finala izango dugu ardatz. Bertan bizi izandakoak ere izan zuen magia berezia eta protagonisten ahotsean jasoko dugu gainera. Leitzako herri antzokian izandako Glosadoreak ere entzungo ditugu eta gure bederatzikoak ez du hutsik egingo. Entzun nahi al duzu?...
6/25/2022 • 53 minutes, 47 seconds

Arabako Bertsolari Txapelketako finala
2022ko Arabako Bertsolari Txapelketako finala errepasatzeko baliatu dugu honako saio hau. Gasteizko Europa jauregian, ekaniaren 11n izandako saioan, ofiziotan, bakarka zein buruz burukoan botatako bertsoaldiak berreskuratu ditugu. Bederatzikoari ordea egin diogu tartea. Nondik nora ote doa bederatzikoa? ...
6/18/2022 • 54 minutes, 2 seconds

Arabako Bertsolari Txapelketako final erdiak; Araiako eta Izarrako saioak
Azken txanpan da 2022ko Arabako Bertsolari Txapelketa. Finalaren atarian gauden honetan, Araian eta Izarran jokatutako final erdietako saioetako bertsoaldiak bildu ditugu. Denak ezin sartu eta hautaketa egin beharrean izan gara. Bi saiohauen ostean, zehaztuta geratu da finala nortzuk jokatuko duten. Bederatzikoari ere egin diogu tartea! Ea gustuko duzun! ...
6/11/2022 • 52 minutes, 48 seconds

Adinarekin jolasean: eskolartekotik hasi eta adinekoen egoitzaraino
Nafarroako eta Arabako Eskolarteko finaletako bertsoaldiak hartu ditugu hasteko, baita Markina Xemeingo gazte egunekoak ere. Bederatzikoa, gazteen eskutik iritsi zaigu. Baina, nori bota ote dio bederatzikoaren puntua Igauri Lopetegik? Adinean gora eginda, Gipuzkoako adinekoen egoitzetan, "Adin adin" programaren barruan 18 bertso saio antolatu dira maiatzean. Xabier Urteaga lankidea, Bergarako Mizpirualde egoitzako saioan izan zen eta han jasotakoekin erreportajea prestatu digu. Entzun nahi al duzu?...
6/4/2022 • 49 minutes, 6 seconds

Arabako bertsolari txapelketaren jarraipena
Aurrera doa Arabako bertsolari txapelketa. Dagoeneko final-erdien atarian dagoenez, final-laurdenetako bertsoaldi batzuk hautatu ditugu saio honetarako; Zigotiako eta Aramaioko saiokoak hain zuzen ere. Bederatzikoa Oreretako emaitz Muruak osatu du eta Nafarroara ere keinu sentikor bat egin nahi izan dugu. ...
5/28/2022 • 49 minutes, 57 seconds

Matienako Errotakoak eta Iurretan Uztabarritzen ondutakoak
Bertsoen uzta urta osoan jasotzen dugu. Saio honetarako, bizkaiko soroetatik bildutakoak hautatu ditugu. batetik Abadiñoko Matiena auzoako Errota Kultur etxeko saioko bertsoaldiak ditugu eta bestetik berriz Iurretan "durangaldea uztabarritzen" bertso-zirkuituko saiokoak entzungo ditugu. Gipuzkoan, Zestoan egitekoak diren jaialdi baten berri ere jasoko dugu eta gure bederatzikoa Ipar Euskal Herritik irtsiko zaigu. Nora joango ote da orain? ...
5/21/2022 • 53 minutes, 29 seconds

Gipuzkoako eskolarteko bertsolari txapelketa eta II. Señora sariketa
Itziarren, Lasturko tabernan jokatu zen Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari txapelketako aurtengo finala. June Aiestaran izan zen txapelduna. Bada, abiatzear den II. Señora Txapelketan, txapela ordez, pamela janzteko hautagaiak ere prest dira dagoeneko. Danele Sarriugartek emango digu sariketaren berri. Bertso saioetan estimu handia izaten dute ariketa berriek baina... Ia zer deritzozuen Bergarakoari. Bederatzikoak bestalde, Ipar Euskal Herrian jarraitzen du. Norengana joan ote da? ...
5/14/2022 • 49 minutes, 6 seconds

Festen atarikoak; Bergarakoak eta Zumaiakoak
Zumaian San telmoen atarian izandako bertso-saioa eta Bergaran, seminarixuan Erramu zapatu bezperako jaialdiko bertsoaldiak dira saio honetako ardatzak. Ipar Euskal Herritik iritsiko zaigu bederatzikoa eta Arabako zein Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren inguruan aste honetan esandakoak ere jasoko ditugu. Ez geratu ordea atarian eta zatoz gurekin!...
5/7/2022 • 53 minutes, 39 seconds

Bertsolari gazteen 50. Osinalde sariketa
Gabiriako Osinalde elkartean jokatu zen apirilaren 23an Osinalde sariko finala. Aurreko hiru kanporaketetako sailkatuek osatu zuten seikotea. Ane Zuazubiskar izan zen garaile eta Aner Peritz bigarren. Bertsorik onenaren saria ere Peritzek jaso zuen. Bi urteren ostean, afal-osteko formatura itzuli ziren eta entzungo duzun gisan handia izan zen bertaratuen bertso-gosea. Ea bertaratuek bezainbeste gozatzen duzun guk hautatutako bertsoak entzunez. Bederatzikoa berriz, Zuberoatik jasoko dugu. ...
4/30/2022 • 48 minutes, 6 seconds

Izpurako bertso eguna eta korrika-korrika beste kontu batzuk
Izpuran izandako bertso eguna hartu dugu abiapuntu, baina Korrikak eman digu bertso zaharren bat entzuteko aukera. Korrika bezala Euskal Herriko beste hainbat txoko ere igaro ditugu, Lazkaomendi edota Araba kasu. Azpeitiko Erniarraitz sariketako bertsoaldi batzuk ere berreskuratu ditugu. ...
4/9/2022 • 53 minutes, 59 seconds

Hitzekin, Korrika eta apropos jantzita
Pausoz pauso eta eskuz esku dabil Korrika. HITZEKIN jolas egitera gatoz gu ere, baina badaezpada, apropos jantzita. Mendaron eta Zigoitian izandako saioetako bertsoaldiak hartuko ditugu oinarri. Azti ibili, tartean primiziaren bat edo beste ere badago eta! Bederatzikoak Ipar Euskal Herrian jarraitzen du....
4/2/2022 • 54 minutes, 40 seconds

Gai zurrunak, umore kutsuz: Minbizia eta bizi mina
Errenteriako Niessen aretoan Izan Inurri Elkarteak antolatutako bertso saio musikatua dugu oinarri. Gai gordinenek ere komikotik zerbait dutela ikasiko dugu umorearen betaurrekoak jantzita. Gure bederatzikoa ez da faltako eta udaberriaren pare loratu diren plaza batzuen berri ere jaso dugu....
3/26/2022 • 53 minutes, 20 seconds

Artea, emakumeak eta emakumezko artistak
Artea egiten dutenak artistak badira eta hitzekin jolas egitea artea egitea bada... artistez betetako saioa dugu honakoa. Emakumeak izango dira ardatz, Getxoko eta Donostiako plaza banatan hala egokituta. Bederatzikoa berriz, Ipar Euskal Herritik jasoko dugu. ...
3/19/2022 • 46 minutes, 42 seconds

Jolaserako prest?
Hitzekin jolas egiteko prest gatoz beste behin ere: Jolas berriak eta esparru ezberdinetakoak jaso ditugu Lezon, Zornotzan edota Iruñean. Hizkuntza, harremanak, futbola, memoria... dena landuko dugu umore kutsuz beteta. Geure geurea dugun jolasa berriz, Hendaian da, handik jasoko dugu bederatzikoa. Animatuko al zara zeu ere jolas egitera? ...
3/12/2022 • 54 minutes, 5 seconds

Inauteri giroan eta festa gosez, mendebaldetik ekialdera
Bizkaiko Taldekako Bertsolari Txapelketaren berri jaso dugu, baita Izpuran izango den bertso egunaren berri ere. Gure bederatzikoak ere antzeko jauzia egin du; Bizkaitik Iparraldera egin baitu! Bestalde, Lasarteko irakurle taldeak antolatutako bertso saioan izandako Oria ibaiko hiru Lamiak entzungo ditugu. Baita Tximista sagardotegian izan ziren Marijaia, San Fermin eta Zeledon ere. ...
3/5/2022 • 55 minutes, 4 seconds

Nerabeak eta hauen kezkak Iparraldeko umorez
Baionan, Azkainen eta Etxarri Aranatzen izandako saio bana hartuko ditugu ardatz. Nerabeak, hauen kezkak, lehen bertso saioak eta etorkizuna izango dira bertsoaldietan aterako diren gaiak. Umore kutsua izango dute nagusi, baina seriotasunez jarduten ere badakitela erakutsiko dute. Bederatzikoak ere ez du hutsik egingo. Ba al dakizu nori luzatu dioten puntua?...
2/26/2022 • 52 minutes, 54 seconds

Maitasuna, oraingo eta lehengo gaixotasunak eta Zeanuriko saioa
Covid19ak eragindako egoera ezberdinak jasoko ditugu, honen aurretik gaixotasun "moderno" zeritzenak ezagutuko probesteuko dugu eta bikote kontuak ere enrtzun dizakezu San Balentin izan den astean. Zeanuriko saioa izango da ardatz nagusi eta Bederatzikoak Bilbotik Gernikara egin du jauzi. Entzun! ...
2/19/2022 • 51 minutes, 10 seconds

Korrikan garai bateko lantokira
Korrikan ekin diogu gaurko saioari, KORRIKA-ren ibilbideari erreferentzia eginez, maratoirako prestatuz edota maratoia egin ondoren fisioterapeuta bitxi baten kontsultara joz. Orain 80 urteko, emakumeek lan egiten zuten lantokira ere joko dugu. Nolakoa izango litzateke bertsolariak sortuko lituzkeen lantokia? ...
2/12/2022 • 52 minutes, 30 seconds

Jaione Letamendiak galdera luzatu die Abante konpartsako bi kideri: "Marijaia azkenik, etorriko al da?"
Bilboko konpartsetako kideak etorkizuneko jai ereduarekin kezkatuta daudela dio Jaione Letamendiak. Hitza Jolaseko bederatzikoarekin Abante Konpartsako Lur Mallea eta Arritxu Zubeldiari egin die galdera. ...
2/5/2022 • 1 minute, 25 seconds

Kopla zaharrak, kopla berriak eta Arantzazura keinua
Otsaila hasieran kandelario, San Blas, Santa Ageda bezpera, Inauteriak, dena batera izan ohi da. Euskal Herriko txoko askotan bezala guk ere koplak ekarri ditugu; zaharrak eta berriak, musikaz lagundutakoak edota hitz hutsekoak, bertso jarriak ere bai. Bederatzikoak ez du hutsik egingo eta Pello Zabala zendu berriak inprobisazioaz esandakoak berreskuratzeaz gain, bertsotan ere entzungo dugu Andoni Egañarekin batera. ...
2/5/2022 • 50 minutes, 42 seconds

Saio ezberdinetako bertsoaldiak lotuz, eskola ardatz
Eskolaren jira-bueltan ibiliko gara saio honetan. Donostian, Mikel Laboa sariketaren urteurreneko bertso saioa izango dugu inarri. Tolosako Ataria jaialdiko bertsoaldi batzuk erantsi dizkiogu eta Oñatiko Errege bezperako saioko aleren bat ere topatuko duzue tartean. gure bederatzikoa ahaztu gabe noski! Eskolak bezala, bizitzak ere uzten du bere arrastoa eta hori ere jasoko dugu. Gonbidapena onartuko diguzu?...
1/29/2022 • 55 minutes, 21 seconds

Koldo Aldalurren puntuari erantzun dio Jaione Letamendiak: "Bilbon euskara al dago, beti bezain fuerte?"
Jaione Letamendiak erantzun egin dio Koldo Aldalurrek jarritako puntuari eta 2006an abiarazitako sokari jarraipena emateko ardura Bilboko konpartsetako bi kideri luzatu die; Lur Malleari eta Arritxu Zubeldiari. ...
1/29/2022 • 1 minute, 42 seconds

Bilboko alfonbra gorria zapaldu, Donostiatik pasa eta Zuberoaraino
Gorri kolorea izan zuen ardatz Bilboko Biran, joan den azaroaren 18an izandako bertso saioan. Bada gurean ere argi gorria piztuta ekingo diogu saioari. Donostiatik ere pasako gara kale-izendegiari erreparatzeko. Bidean aurrera eginda, Zuberoaraino ere iritsi nahi dugu, Barkoxeraino. 160 urte dira aurten koblakari entzutetsua hil zela eta haren inguruan xehetasun gehiago jasoko ditugu. ...
1/22/2022 • 55 minutes, 22 seconds

160 urte dira Barkoxeko Etxahun hil zela; ezagutu dezagun Mixel Etxekopar zuberotarraren eskutik
Etxahun Barkoxekoa hil zela 160 urte beteko dira aurten; 1786garren urtean jaio eta 1862an hil baitzen.Mixel Etxekopar musikari zuberotarrak eman dizkigu koblakariaren bizitzako xehetasunak, beti ere mitoaren eta errealitatearen artean bereizten jakin behar dela gogoratuz. ...
1/22/2022 • 8 minutes, 58 seconds

Urte hasiera, atzekoa ahaztu gabe
Zorrak kitatuz ekingo diogu urte berriari. Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalari errepasoa egingo diogu eta bederatzikoari ere jarraipena emango diogu. Urte hasiera dela eta bertsolari ezberdinek botatako bertsoak ere berreskuratu nahi izan ditugu. Zuk zer eskatzen diozu urte berriari?...
1/15/2022 • 55 minutes, 17 seconds

Imanol Salegik jarritako puntuari erantzun dio Antton Aldalurrek: "Zuekin egotea, plazera izan da!"
Hitza Jolaseko bederatzikoak jarraitu dezan, Aldalurrek bertsoa osatu eta anaiari, Koldori bota dio puntua. ...
1/15/2022 • 1 minute, 45 seconds

Bizkaiko finalaren atarikoak eta Gaztelumendi anaien komiki aurkezpenak
Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaren atarian, txapelketaren azken fasean entzundako bertsoaldi batzuk berreskuratu nahi izan ditugu. Bederatzikoaz gain, Beñat eta Unai Gaztelumendirekin ere izan gara, "Bidea da borroka" euren komikiak herriz herri, aurkezpenez aurkezpen egingo duen bidearen xehetasunak jasotzeko. ...
12/18/2021 • 56 minutes, 32 seconds

Bizkaiko azken finalaurrekoa eta bertsotara moldatutak oroitzapenak
Azken finalaurrekoa Larrabetzun jokatuta, zehaztuta dago jada nortzuk jokatuko duten abenduaren 18an, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala eta honenbestez, azken finalaurrekoan entzundako bertsoaldi batzuk hautatu ditugu. Kike Amonarrizek EITB maratoira bidalitako oroitzapenei tira eginez, Lazkao Txikiren bertsoaldi ezagun batzuk ere ekarri ditugu, baita berriagoak ere. ...
12/11/2021 • 55 minutes, 10 seconds

Alkaizak txapela jantzi zuenekoa eta Galdakaoko ale gutxi batzuk
Saioa Alkaiza da Nafarroako bertsolari txapeldun berria. Finaleko hainbat bertsoaldi entzungo ditugu, baita txapeldunak biharamunean Euskadi Irratian egindako adierazpenak zein txapel-jartzaileak saioa hasi baino ordu batzuk lehenago egindakoak ere. Bizkaiko bertsolari txapelketak ordea, aurrera jarraitzen du final-aurreko fasearekin eta hango ale gutxi batzuk ere jaso nahi izan ditugu. Baita tartean gure bederatzikoa ere. ...
12/4/2021 • 53 minutes, 45 seconds

Anaitasunara begira, Plazida ezagutuz eta Bizkaiko txapelaren bidea eginez
Ate-joka da 2021eko Nafarroako Bertsolari Txapelketa. Zortzi bertsolariak nola dauden ezagutu dugu. Bizkaiko Txapelketako lehenengo final-aurrekotik hainbat bertsoaldi ere berreskuratu ditugu. Oihana Iguaranek Plazida Otaño nor zen kontatu digu hari buruzko ipuin-liburu ilustratua plazaratu berritan. Horiek eta bertsolaritzari buruzko kontu gehiago, entzun hemen! ...
11/27/2021 • 50 minutes, 24 seconds

Nafarroako azken finalaurrekoa eta Xilabako finala
Nafarroako Bertsolari Txapelketaren azken finalaurrekoan, Leitzan osatutako bertsoaldi batzuk eta Xilabak Donibane Lohitzuneko Kanpos Berri pilotalekuan utzitako beste batzuk jaso nahi izan ditugu saio honetan. Xilabaren finalaren arira, irratian esandakoak eta Larraldea etxean entzundakoak ere bildu nahi izan ditugu. Hori guztia, bederatzikoa ahaztu gabe, noski. ...
11/20/2021 • 53 minutes, 16 seconds
Nafarroako azken finalaurrekoa eta Xilabako finala
Nafarroako Bertsolari Txapelketaren azken finalaurrekoan, Leitzan osatutako bertsoaldi batzuk eta Xilabak Donibane Lohitzuneko Kanpos Berri pilotalekuan utzitako beste batzuk jaso nahi izan ditugu saio honetan. Xilabaren finalaren arira, irratian esandakoak eta Larraldea etxean entzundakoak ere bildu nahi izan ditugu. Hori guztia, bederatzikoa ahaztu gabe, noski....
11/20/2021 • 53 minutes, 16 seconds
Xilabaren finala ate-joka, Nafarroako eta Bizkaiko lehiak final-aurrekoetan
Ordu batzuren buruan argituko da nor den Xilabaren aurtengo txapelduna. Bien bitartean, Bizkaiko eta Nafarroako txapelketak final-aurrekoen fasean murgilduta dira. Azaroan murgildu garenez, Bertsopedia atalarekin San Martin egunari lotuta, 1996an Ataunen, Xebastian Lizasok eta Andoni Egañak osatutako bertsoaldi bat berreskuratu dugu. Bederatzikoak Ordiziatik Azpeitira luzatu du puntua. ...
11/13/2021 • 54 minutes, 36 seconds

Zaldibiako Zapie, Xilaba final atarian, Nafarroa bidean eta Bizkaia atzetik
Pixkanaka ari dira udazkeneko txapelketak euren bidea egiten. Xilaba jada final-atarian dago, Nafarroakoa final-erdietan eta Bizkaia berriz kanporaketa fasea amaitzear. Txapelketen jarraipenaz gain, Zaldibian Nerea Ibarzabalek Zapia janzteko botatako bertsoaldiak ere entzun ditugu. Bederatzikoak ere ez du hutsik egingo. Ba al dakizu nondik nora dabilen? ...
11/6/2021 • 53 minutes, 56 seconds
Zaldibiako Zapie, Xilaba final atarian, Nafarroa bidean eta Bizkaia atzetik
Pixkanaka ari dira udazkeneko txapelketak euren bidea egiten. Xilaba jada final-atarian dago, Nafarroakoa final-erdietan eta Bizkaia berriz kanporaketa fasea amaitzear. Txapelketen jarraipenaz gain, Zaldibian Nerea Ibarzabalek Zapia janzteko botatako bertsoaldiak ere entzun ditugu. Bederatzikoak ere ez du hutsik egingo. Ba al dakizu nondik nora dabilen?...
11/6/2021 • 53 minutes, 56 seconds
Eskolarteko finala, Xilaba, Bizkaikoa eta Zapi-janztearen zertzelada bat
Abadiñon jokatu da 2021eko "Oinak buruan" Eskolarteko finala. Haira Aizpurua izan da oholtzan ziren 11 bertsolariren artean garaile. Bizkaiko Txapelketako eta Xilabako bertsoaldiak ere jaso ditugu. Zaldibian Nerea Ibarzabalek jantzi zuen zapia, laugarrengoz egin den zapi-janztean....
10/30/2021 • 55 minutes, 17 seconds

Aurrera doazen txapelketak eta Andoni Egañaren Oñatiko pasarte polit bat
Final-erdietan murgildu da Xilaba eta Nafarroako txapelketa finalaurrekoei ekiteko prest da jada. Bizkaiko txapelketa berriz, kanporaketa fasearen erdian da oraindik, hirugarrena jokatuta hain juxtu. Txapelketetako saioeetako bertsoaldiez gain, Andoni Egañak urri hasieran Oñatin gertatu zitzaion pasarte polit bat ere kontatu digu....
10/23/2021 • 47 minutes, 5 seconds
Txapelketen itzalpeko bidaia: Gabadi, Tafalla, Zangotza, Igorre eta Amurrio
Xilaba txapelketako azken kanporaketa izan da Gabadikoa, Tafallan eta Zangotzan jokatu dira Nafarroako bigarren eta hirugarren final-laurdenak eta Igorrera ere joko dugu Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren kanporaketak eman duenaren berri jasotzeko. Euskal Herrian zehar bidaiatzeko aitzakia eskaini digute lurraldekako txapelketek. Bertsoak ordea, plaza gehiago ere badituenez, Amurrion "Ez da kasualitatea" formatuan egindako saioko pasarteren bat ere berreskuratu dugu, bederatzikoaz gain. ...
10/16/2021 • 54 minutes, 32 seconds
Nera Gabirondok botatako puntuari erantzun dio Jeni Galdosek: "Uda pasa ta gero, zer asmo dituzu?"
2006tik etenik ez duen sokari jarraipena eman dio Jeni Galdosek. Bederatzikoa osatzeaz gain, puntua nori bota ere pentsatu du Zumarragakoak; Irati Santxezi luzatu dio bertsoa osatzeko gonbitea. ...
10/9/2021 • 1 minute, 49 seconds
Txapelketetakoak eta hortik haratagokoak
Bizkaiko eta Nafarroako bertsolari txapelketetako lehenengo kanporaketetako bertsoaldiak aletu ditugu eta Xilabako zizka-mizkaren bat ere berreskuratu dugu. Txapelketaz haratago berriz, Jeni Galdosen Bederatzikoa eta Bertsopedia atalak ere osatu ditugu. Hernaniko Euskal Jaietako bertsoaldiren bat entzuteko parada ere eskainiko dizuegu. ...
10/9/2021 • 53 minutes, 38 seconds
Aseginolazak jarritako puntuari erantzun dio Gabirondok: "Ikasturte berriak, zer itxura dauka?"
Iguntze Aseginolazak luzatu zion Hitza Jolas-eko bederatzikoa osatzeko erronka Nerea Gabirondori. Honek bertsoa osatzeaz gain, Jeni Galdosi bidaltzeko puntua ere pentsatu du. ...
10/2/2021 • 1 minute, 47 seconds
Txapelketak eta transmisioa, euskalki ezberdinetan
Martxan da Xilaba txapelketa, asteburu honetan hastekoak dira berriz Nafarroako eta Bizkaiko bertsolari txapelketak. Horien aipamena egiteaz gain, bertsolaritzarekiko zaletasunaren eta gaitasunaren transmisioa nola gauzatzen den ikertu nahi dute Gabirian, jaso berri duten beka bati esker....
10/2/2021 • 54 minutes, 44 seconds
"Urretxuko herrian, iraila berezi" puntuari erantzun dio Iguntze Aseginolazak
Miren Arbonies-ek jarritako puntuari eman dio erantzuna Aseginolazak. Iraila Urretxun sasoi berezia dela jabetuta festen inguruan egin dio galdera Hitza Jolas-eko bederatzikoarekin. ...
9/25/2021 • 1 minute, 3 seconds
Bidaia baten gisan; abiatzear, martxan eta amaitu berri diren ekimen bana
Aste honetan aurkeztu dute Bizkaiko Bertsolari Txapelketa, Xilabaren lehen kanporaketa jokatu da eta amaitu dute dagoeneko Aiztondoko zirtoari buruzko ikerketa. Hastear den, abian den eta amaitu berri den ekimen banarekin gatoz beraz. Bederatzikoa ere jaso dugu eta Bertsopedia atalean hondamendi naturalak izango ditugu hizpide. ...
9/25/2021 • 53 minutes, 51 seconds
Ikasturte hasierari begirada, bederatzikoarekin: Miren Arboniesek erantzun dio Saioa Soraluzeren puntuari
2006tik etenik ez duen sokari jarraipena emango diogu irrati denboraldi berrian ere. Saioa Soraluzek botatako erronkari baiezkoa emanda, Miren Arbonies-ek osatu du aste honetako bederatzikoa. ...
9/18/2021 • 1 minute, 7 seconds
Emozioak puri-purian Xilaba atarian eta Algortako saio mundialean.
Xilaba txapelketa abiatzear den honetan, 2020ko Xilabako bertsoaldi batzuk berreskuratu ditugu. Xapelketa atarian emozio asko izan ohi direnez, horrek emozioak ardatz izan zituen Algortako saioa berreskuratzeko bidea eman digu. Bertsopedia atalean Musikak eragindako emozioak bilduko ditugu eta bederatzikoa berriz, Urretxura iritsi zaigu. Entzun! ...
Egutegiari begira jarri eta data ugari nabarmendu ditugu datorren udazkenerako: hastear da Xilaba txapelketa, aurkeztu berri-berria Nafarroakoa... joan den astean jokatutako Lizardi sariko bertsoaldiak ere berreskuratu ditugu eta arraunaren hitzordu nagusietako baten aitzakian, arraunari lotutako bertsoaldi bat topatu dugu artxiboan. Irailaren 11 izaki, urteurren hori ere gogoan izan dugu. ...
9/11/2021 • 54 minutes, 20 seconds
Uda kutsuko azken saioa, Donostian, Igeldon, Mendaron... ibili gara
Uda kutsuko azken saio honetan udako plazetako bertsoaldiak berreskuratu ditugu. Jolasak ere bai.... Kostaldean zein barrualdean ibili gara eta gure bederatzikoari ere heldu diogu. Entzun!...
Hitza Jolas ezberdinetan entzun izan ditugu 2021eko lurraldekako "Oinak buruan" Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finaletako bertsoaldiak. Gaur baina, saio horien guztien bilduma egin nahi izan dugu, honenbestez Arabako, Gipuzkoako, Bizkaiko, Nafarroako eta Lapurdi Baxenafarroa zein Zuberoako finaletako hautaketa egin dugu. Bistakoa da, gaztetxoak izan arren etorkizun oparoa izango dutela....
8/21/2021 • 53 minutes, 51 seconds
Arabako Binakako Bertsolari Txapelketa berritzailea
Covid-19aren ondorioz, txapelketak ohiko formatuan egiteko zailtasuna zegoela ikusita, Araban, birmoldatzea erabaki eta Binakako Bertsolari Txapelketa egin dute. Apirilaren 17an 9 bikotek ekindako bideak, maiatzaren 22an, Legution izan zuen amaiera. Manex Agirre eta Martin Abarrategi izan ziren txapeldunak. Gaur, txapelketako saio ezberdinetan izandako bertsoaldiak berreskuratu nahi izan ditugu....
8/14/2021 • 55 minutes, 12 seconds
Maratoiaren atariko saioa
EITB Maratoia zetorrela eta etxe honek Bilbon, Gasteizen eta Donostian aldi-bereko hiru bertso-saio antolatu zituen. Guk irratian gaur arte eskaini ez den Donostiako saioa berreskuratu nahi izan dugu. Covid-19ari aurre egiteko diru-bilketa izan zen. Birus batek aitzakia emanda, fonotekan beste birus baten inguruko bertsoaldia ere topatu dugu: 1993an, Elizondon, Andoni Egañak eta Jon Sarasuak kantatutakoa berreskuratu dugu....